Musika-terapia, helburu terapeutikoekin musika erabiltzea da: osasun mentala nahiz fisikoa eraberritzeko, mantentzeko eta hazteko erabil daiteke.
Aldi berean, jarrera aldaketak eragiteko terapeuta batek testuinguru terapeutiko batean zuzendutako musikaren aplikazio zientifikoa ere bada. Aipatutako aldaketek jaso beharreko tratamendua erraztuko diote pertsonari.
Helburua pertsona horrek bere burua eta bere ingurunea hobeto ulertzea izango da, betiere gizartean hobeto txerta dadin.
Labur esanda, musika-terapiaren helburua ez da musikariak sortzea, maila guztietan nortasuna, afektibitatea eta jarrera hobetzea baizik.
Terapia honen alde nago, oso onuragarria dela pentsatzen dudalako. Hezkuntzan, ikasketako ezgaitasunak gainditzeko erabil daiteke. Zergatik gure ikastetxeetan ez dago zabalduta? Oso interesgarria izango litzateke ezgaitasunak dituzten haurrekin aplikatzea.
*musikoterapiari buruz informazio gehiago irakurri nahi baduzue, gomendatzen dizut GAUR8 bitakoran Alexander Muelak idatzitako Musika-terapia izeneko artikulua.
2007/10/09
MUSIKA -TERAPIA:
egilea: *Ruth* en 0:21 0 Iruzkin
Etiquetak: ingurumena, musika terapia; helburua; osasun mentala
2007/10/08
MUSIKA ZER DA?
Musika arte bat da, soinu atseginen konbinaketa alegia: Gizakiaren ahots soinuak zein instrumentuen konbinaketa. Musikari buruz informazioa bilatzerakoan, datu bitxi bat topatu nuen: musika hitzaren esanahi etimologikoa “musa” da. Grekeran, pertsonai mitiko femeninoak ziren, artistei inspirazioa ematen zutenak.
2007/10/07
MUSIKA HAUR HEZKUNTZAN:
Gaur egun, musika, eskolaurretik ematen ari da haurraren garapen intelektual, entzumen, eta sentsorialean garrantzi handia duelako . Nire ustez, musika funtsezko elementu bat da hezkuntza sistemaren lehenengo etaparako.
egilea: *Ruth* en 12:04 0 Iruzkin
Etiquetak: entzumen, funtzezko elementu, garapen intelektual, sentsorial