2008/01/20

Bitakora egiteko izan ditudan arazoak:



Bitakora hau egiteko arazo ugari izan ditut informatikari buruz ia ezer ez nekielako; Oso traketsa naiz teknologia berriekin eta horrexegatik asko kostatu zait bloga aurrera eramatea.

Dena den, ahal izan dudan guztia ahalik eta hoberen egiten saiatu naiz. Kontutan hartzekoa da batzuetan bitakoraren atal guztiak ez direla ikusten. Beraz, arazoak edukiz gero jar zaitezte nirekin kontaktuan.

Oso pozik nago gauza berri asko egiten ikasi ditudalako, beraz, proiektu hau egitea merezi izan duela pentsatzen dut eta ikasitakoa beste ikasgai edo arlo batzuetan erabiliko dudala pentsatzen dut.

Haur hezkuntzarako proposatutako disk-a:



Oskorriren doktor do re mi diska oso aproposa eta dibertigarria iruditzen zait haur hezkuntzarako. Abesti hauekin haurrekin abestu, jolastu edo antzeztu dezakegu. Hona hemen disk-an agertzen diren abestiak:

1- Bat, bi , hiru, lau
2- Maritxu berritsu
3- Maria goikoa
4- Nik baditut zapatilak
5- Runkuttunkuttuni
6- Do, re , mi
7- Hakio, hakio, Miren gogotik
8- Señor Maestro
9- Txontxolari
10- Euria dakar
11- Barku zaharrian jun
12- Honek ta honek
13- Txolin, txolin barbero
14- Atso zaharraren atorra
15- Adi zan neska
16- Ale arraunean
17- Ttunkurrun ttunkurrunera
18- Benedizebra
19- Marikita, mutxatxa
20- Eragiozu
21- Oiloa galdu zao
22- Txalopin- txalo
23- Zaldibiko plazan

Picasan jarritako argazki batzuk:

Picasa programan harpidetu eta argazki albumak eduki ditzakezu. Oso programa praktikoa eta erosoa da, aukera asko ematen dituelako: Lagunen argazkiak jartzeko web-a erabili dezakezu edo nire kasuan, blog-arekin erlazionatutako argazkiak jartzeko.

Era honetan, edonork ikus eta erabili dezake zure argazkiak, eta zuk nahi dituzun irudiak ere har ditzakezu.

Aukeratu ditudan bi argazki hauetan, neska eta mutil bat agertzen dira dantzatzen.


Flicker programa:

Flicker programa ezagutu dut eta zoragarria iruditzen zait! Edozein gaiari buruzko argazkiak aurki ditzakezu, eta barietate handia dago. Gainera, kalitate ona dituzten argazkiak lor daitezke.

Dena den , ohituta gaude internetera joatea bakarrik informazioa edo irudiak eskuratzera baina guk ere informazioa eta irudiak sartu behar ditugu.

Animatzen saituztet programa hau erabiltzera oso praktikoa delako, baina gogoratu..argazkiak hartu baina sartu ere!

Hona hemen nik eskuratutako argazki bat: