Musika-terapia, helburu terapeutikoekin musika erabiltzea da: osasun mentala nahiz fisikoa eraberritzeko, mantentzeko eta hazteko erabil daiteke.
Aldi berean, jarrera aldaketak eragiteko terapeuta batek testuinguru terapeutiko batean zuzendutako musikaren aplikazio zientifikoa ere bada. Aipatutako aldaketek jaso beharreko tratamendua erraztuko diote pertsonari.
Helburua pertsona horrek bere burua eta bere ingurunea hobeto ulertzea izango da, betiere gizartean hobeto txerta dadin.
Labur esanda, musika-terapiaren helburua ez da musikariak sortzea, maila guztietan nortasuna, afektibitatea eta jarrera hobetzea baizik.
Terapia honen alde nago, oso onuragarria dela pentsatzen dudalako. Hezkuntzan, ikasketako ezgaitasunak gainditzeko erabil daiteke. Zergatik gure ikastetxeetan ez dago zabalduta? Oso interesgarria izango litzateke ezgaitasunak dituzten haurrekin aplikatzea.
*musikoterapiari buruz informazio gehiago irakurri nahi baduzue, gomendatzen dizut GAUR8 bitakoran Alexander Muelak idatzitako Musika-terapia izeneko artikulua.
2007/10/09
MUSIKA -TERAPIA:
egilea: *Ruth* en 0:21
Etiquetak: ingurumena, musika terapia; helburua; osasun mentala
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario