2007/11/19

Slidesharetik hartutako power pointa:

Slidesharen harpidetu naiz eta loreei buruzko power point hau hartu dut, erlaxaxio ekintza bezala erabil dezakegulako haurrekin.

Haurrek astoratuta badaude, ikasgelako ordenagailuan power pointa jar dezakegu haiek loreak ikusteko, eta musika lasai batekin batera erlaxatuko dira. Ondoren, denak lurrean etzanaraziko dira eta begiak itxiko dituzte loreak irudikatzeko.

Era erraz eta dibertigarri honekin, haurrak lasaituko dira eta oso gustora geldituko dira.



[slideshare id=166919&doc=bonitas-flores-bonita-musica-1195084476721920-1&w=425]

2007/10/22

HIRU BLOG AUKERATU:

Aukeratutako 1. blog-a:



Musikasola blog-a aukeratu egin dut musikoterapia zer den ondo azaltzen duelako eta horri buruzko klase baten bideoa agertzen delako.
http://musikasola.blogspot.com/

Aukeratutako 2. blog-a:



"Doremi-gunea" blog-a interesgarria iruditu zait nire gaiarekin lotuta dagoelako eta muskoterapiaren balioa umeengan azpimarratzen duelako.
http://doremi-gunea.blogspot.com/

Aukeratutako 3.blog-a:



Irati Aranbururen blog- a aukeratu egin dut haurren garapenerako abestea zein garrantzitsua den aldarrikatzen duelako eta abesteari buruzko artikulu interesgarriak jarri dituelako. http://abestiak.bolgspot.com/

2007/10/16

MUSIKA IKASTALDIAK EUSKARAZ:

Bideo honetan kirikoleta elkarteak musika bultzatzeko egiten dituen ekintzak azaltzen digute. Oso interesgarria iruditu zait euskaraz aktibitate dibertigarri bat egiteko aukera paregabea delako.

Eskaintzen dituzten tailerrak hauek dira: Musika tailerra, kantu tailerra, erritmo jokoak, dantza tailerra eta gorputz espresioa.

http://es.youtube.com/watch?v=QkGFwodv_oM

2007/10/09

MUSIKA -TERAPIA:

Musika-terapia, helburu terapeutikoekin musika erabiltzea da: osasun mentala nahiz fisikoa eraberritzeko, mantentzeko eta hazteko erabil daiteke.

Aldi berean, jarrera aldaketak eragiteko terapeuta batek testuinguru terapeutiko batean zuzendutako musikaren aplikazio zientifikoa ere bada. Aipatutako aldaketek jaso beharreko tratamendua erraztuko diote pertsonari.

Helburua pertsona horrek bere burua eta bere ingurunea hobeto ulertzea izango da, betiere gizartean hobeto txerta dadin.

Labur esanda, musika-terapiaren helburua ez da musikariak sortzea, maila guztietan nortasuna, afektibitatea eta jarrera hobetzea baizik.

Terapia honen alde nago, oso onuragarria dela pentsatzen dudalako. Hezkuntzan, ikasketako ezgaitasunak gainditzeko erabil daiteke. Zergatik gure ikastetxeetan ez dago zabalduta? Oso interesgarria izango litzateke ezgaitasunak dituzten haurrekin aplikatzea.

*musikoterapiari buruz informazio gehiago irakurri nahi baduzue, gomendatzen dizut GAUR8 bitakoran Alexander Muelak idatzitako Musika-terapia izeneko artikulua.

2007/10/08

MUSIKA ZER DA?

Musika arte bat da, soinu atseginen konbinaketa alegia: Gizakiaren ahots soinuak zein instrumentuen konbinaketa. Musikari buruz informazioa bilatzerakoan, datu bitxi bat topatu nuen: musika hitzaren esanahi etimologikoa “musa” da. Grekeran, pertsonai mitiko femeninoak ziren, artistei inspirazioa ematen zutenak.

2007/10/07

MUSIKA HAUR HEZKUNTZAN:

Gaur egun, musika, eskolaurretik ematen ari da haurraren garapen intelektual, entzumen, eta sentsorialean garrantzi handia duelako . Nire ustez, musika funtsezko elementu bat da hezkuntza sistemaren lehenengo etaparako.