Bitakora hau egiteko arazo ugari izan ditut informatikari buruz ia ezer ez nekielako; Oso traketsa naiz teknologia berriekin eta horrexegatik asko kostatu zait bloga aurrera eramatea.
Dena den, ahal izan dudan guztia ahalik eta hoberen egiten saiatu naiz. Kontutan hartzekoa da batzuetan bitakoraren atal guztiak ez direla ikusten. Beraz, arazoak edukiz gero jar zaitezte nirekin kontaktuan.
Oso pozik nago gauza berri asko egiten ikasi ditudalako, beraz, proiektu hau egitea merezi izan duela pentsatzen dut eta ikasitakoa beste ikasgai edo arlo batzuetan erabiliko dudala pentsatzen dut.
2008/01/20
Bitakora egiteko izan ditudan arazoak:
egilea: *Ruth* en 12:17 1 Iruzkin
Etiquetak: bitakora; arazoak; teknologia berriak; informatika
Haur hezkuntzarako proposatutako disk-a:
Oskorriren doktor do re mi diska oso aproposa eta dibertigarria iruditzen zait haur hezkuntzarako. Abesti hauekin haurrekin abestu, jolastu edo antzeztu dezakegu. Hona hemen disk-an agertzen diren abestiak:
1- Bat, bi , hiru, lau
2- Maritxu berritsu
3- Maria goikoa
4- Nik baditut zapatilak
5- Runkuttunkuttuni
6- Do, re , mi
7- Hakio, hakio, Miren gogotik
8- Señor Maestro
9- Txontxolari
10- Euria dakar
11- Barku zaharrian jun
12- Honek ta honek
13- Txolin, txolin barbero
14- Atso zaharraren atorra
15- Adi zan neska
16- Ale arraunean
17- Ttunkurrun ttunkurrunera
18- Benedizebra
19- Marikita, mutxatxa
20- Eragiozu
21- Oiloa galdu zao
22- Txalopin- txalo
23- Zaldibiko plazan
Picasan jarritako argazki batzuk:
Picasa programan harpidetu eta argazki albumak eduki ditzakezu. Oso programa praktikoa eta erosoa da, aukera asko ematen dituelako: Lagunen argazkiak jartzeko web-a erabili dezakezu edo nire kasuan, blog-arekin erlazionatutako argazkiak jartzeko.
Era honetan, edonork ikus eta erabili dezake zure argazkiak, eta zuk nahi dituzun irudiak ere har ditzakezu.
Aukeratu ditudan bi argazki hauetan, neska eta mutil bat agertzen dira dantzatzen.
egilea: *Ruth* en 9:51 0 Iruzkin
Etiquetak: picasa; argazkiak; dantza; blog
Flicker programa:
Flicker programa ezagutu dut eta zoragarria iruditzen zait! Edozein gaiari buruzko argazkiak aurki ditzakezu, eta barietate handia dago. Gainera, kalitate ona dituzten argazkiak lor daitezke.
Dena den , ohituta gaude internetera joatea bakarrik informazioa edo irudiak eskuratzera baina guk ere informazioa eta irudiak sartu behar ditugu.
Animatzen saituztet programa hau erabiltzera oso praktikoa delako, baina gogoratu..argazkiak hartu baina sartu ere!
Hona hemen nik eskuratutako argazki bat:
egilea: *Ruth* en 9:46 0 Iruzkin
Etiquetak: flicker; argazkiak; kalitatea; irudiak
2008/01/19
Haurrak dantzatzen:
Bideo hau nik egindakoa eta youtuben jarritakoa da. Bertan, mutil bat dantzatzen agertzen da.
Haur honi musika dantzatzera motibatzen dio eta hori oso garrantzitsua da. Gainera, pausu askeak egiten ditu irudimena bultzatuz.
Txikitatik irakatsi behar diegu haurrei, musika oso onuragarria dela eta haren bitartez sentimenduak adierazi dezakegula. Horrez gain, askatasuna sortarazten duela eta ekintza dibertigarria izan daitekeela ere azaltzea onuragarria izango litzateke.
egilea: *Ruth* en 1:23 0 Iruzkin
Etiquetak: askatasuna, barne sentimenduak, dantza, dibertigarria, mutil
2008/01/17
Nire tutoriala:
Tutorial honetan slideshare-n nola harpidetu azaltzen dut.
Oso erreza da eta harpidetu ondoren, nahi dituzun power point-ak eskura ditzakezu.
Beraz, oso programa praktikoa da edozein gaiari buruzko irudiak topatzen direlako.
Dantzatu sentimenduak kanporatuz!
Bideo hau youtuben nik jarritakoa da; Bertan behaketa esperimentu bat ikus dezagu: Musika jarri eta objektu bat emanez, kasu honetan zinta bat, neskatila bere barnean dituen sentimenduak kanporatu ditu. Era honetan, irudimena landu dugu eta zer egin behar duen esan ordez, aske izan da sentitzen zuena adierazteko.
Nire ustez oso interesgarria da sentimenduak adieraztea musikaren bidez. Haur hezkuntzan, berdina egin dezakegu: Musika jarri eta haurrek sentitzen duten eran dantza egitea.
egilea: *Ruth* en 14:59 0 Iruzkin
Etiquetak: barne sentimenduak, behaketa, esperimentua, irudimena
2008/01/16
Ikaskide baten podcast -a:
Odeon harpidatu naiz eta ikaskide baten podcast-a aukeratu dut nire bitakoran jartzeko. Podcast-a, http://haurterapiak.blogspot.com bitakoratik aukeratu dut oso musika polita iruditu zaidalako.
Bertan, musika zelta bat entzun dezakegu. Haurrentzat ondo dagokie, musika ezberdinak entzun eta balora dezaten.
Beraz, erlazazio moduan entzuteko edo irudimen ariketa bat lantzeko oso aproposa iruditzen zait.
powered by ODEO
2007/11/19
Slidesharetik hartutako power pointa:
Slidesharen harpidetu naiz eta loreei buruzko power point hau hartu dut, erlaxaxio ekintza bezala erabil dezakegulako haurrekin.
Haurrek astoratuta badaude, ikasgelako ordenagailuan power pointa jar dezakegu haiek loreak ikusteko, eta musika lasai batekin batera erlaxatuko dira. Ondoren, denak lurrean etzanaraziko dira eta begiak itxiko dituzte loreak irudikatzeko.
Era erraz eta dibertigarri honekin, haurrak lasaituko dira eta oso gustora geldituko dira.
[slideshare id=166919&doc=bonitas-flores-bonita-musica-1195084476721920-1&w=425]
2007/10/22
Aukeratutako 1. blog-a:
http://musikasola.blogspot.com/
egilea: *Ruth* en 11:33 0 Iruzkin
Etiquetak: musikoterapia; bideoa; klase; blog
Aukeratutako 2. blog-a:
http://doremi-gunea.blogspot.com/
egilea: *Ruth* en 11:22 0 Iruzkin
Etiquetak: musikoterapia ; haurrak; umea; blog
Aukeratutako 3.blog-a:
Irati Aranbururen blog- a aukeratu egin dut haurren garapenerako abestea zein garrantzitsua den aldarrikatzen duelako eta abesteari buruzko artikulu interesgarriak jarri dituelako. http://abestiak.bolgspot.com/
egilea: *Ruth* en 7:36 1 Iruzkin
Etiquetak: haurra; abestiak; garapena; blog
2007/10/16
MUSIKA IKASTALDIAK EUSKARAZ:
Bideo honetan kirikoleta elkarteak musika bultzatzeko egiten dituen ekintzak azaltzen digute. Oso interesgarria iruditu zait euskaraz aktibitate dibertigarri bat egiteko aukera paregabea delako.
Eskaintzen dituzten tailerrak hauek dira: Musika tailerra, kantu tailerra, erritmo jokoak, dantza tailerra eta gorputz espresioa.
http://es.youtube.com/watch?v=QkGFwodv_oM
egilea: *Ruth* en 0:22 0 Iruzkin
Etiquetak: musika; ikastaldia; bideoa; euskaraz;
2007/10/09
MUSIKA -TERAPIA:
Musika-terapia, helburu terapeutikoekin musika erabiltzea da: osasun mentala nahiz fisikoa eraberritzeko, mantentzeko eta hazteko erabil daiteke.
Aldi berean, jarrera aldaketak eragiteko terapeuta batek testuinguru terapeutiko batean zuzendutako musikaren aplikazio zientifikoa ere bada. Aipatutako aldaketek jaso beharreko tratamendua erraztuko diote pertsonari.
Helburua pertsona horrek bere burua eta bere ingurunea hobeto ulertzea izango da, betiere gizartean hobeto txerta dadin.
Labur esanda, musika-terapiaren helburua ez da musikariak sortzea, maila guztietan nortasuna, afektibitatea eta jarrera hobetzea baizik.
Terapia honen alde nago, oso onuragarria dela pentsatzen dudalako. Hezkuntzan, ikasketako ezgaitasunak gainditzeko erabil daiteke. Zergatik gure ikastetxeetan ez dago zabalduta? Oso interesgarria izango litzateke ezgaitasunak dituzten haurrekin aplikatzea.
*musikoterapiari buruz informazio gehiago irakurri nahi baduzue, gomendatzen dizut GAUR8 bitakoran Alexander Muelak idatzitako Musika-terapia izeneko artikulua.
egilea: *Ruth* en 0:21 0 Iruzkin
Etiquetak: ingurumena, musika terapia; helburua; osasun mentala
2007/10/08
MUSIKA ZER DA?
Musika arte bat da, soinu atseginen konbinaketa alegia: Gizakiaren ahots soinuak zein instrumentuen konbinaketa. Musikari buruz informazioa bilatzerakoan, datu bitxi bat topatu nuen: musika hitzaren esanahi etimologikoa “musa” da. Grekeran, pertsonai mitiko femeninoak ziren, artistei inspirazioa ematen zutenak.
2007/10/07
MUSIKA HAUR HEZKUNTZAN:
Gaur egun, musika, eskolaurretik ematen ari da haurraren garapen intelektual, entzumen, eta sentsorialean garrantzi handia duelako . Nire ustez, musika funtsezko elementu bat da hezkuntza sistemaren lehenengo etaparako.
egilea: *Ruth* en 12:04 0 Iruzkin
Etiquetak: entzumen, funtzezko elementu, garapen intelektual, sentsorial